Paranthropus
Zool. Australopitezidoen familiako generoa. Genero honetako lehen aztarnak 1948an aurkitu zen Kromdraai-en, Transvaal-en. Paranthropusa Pleistozenokoa zen; garezurraren edukiera 500-600 cm3-koa zuen eta hortzak Neanderthal-go gizonaren antzekoak. Paranthropus mota nagusia Paranthropus robustus da.