Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paranormal

izond. Psik. Ohiko zentzuen bidez lortu ezineko ezagupenaz edo izadiaren legeek azaldu ezineko egitateaz esaten da. Gertaera parapsikologiko eta metapsikiko ere deitu izan dira. Ohiko zentzu bideetatik at lorturiko ezagupenen artean besteren pentsamenduak, etorkizuneko egitateak edo bestelako gertakariak asmatzeari dagozkionak aurkitzen dira. Beste era bateko gertaera paranormalak fisikaren edo fisiologiaren legeetatik kanpo gertatzen direnak dira, hala nola gauzakien mugimendu kontrolatu gabea (psikokinesia) eta argizko fenomenoak. Zenbait ikertzailek halako fenomenoen errealitatea onartzen badute ere, zientziak ez ditu kontuan hartzen hartarako gertaera paranormalen existentzia frogatu beharko litzatekeelako, ondoren modu objektiboz aztertu ahal izateko.