Papini, Giovani
Italiar idazlea (Florentzia, 1881 - Florentzia, 1956). Literatura mugimendu eta aldizkari askoren sortzaile eta kide izan zen; Leonardo, Lacerba eta Anima aldizkariak sortu zituen besteak beste. Gaztetan ikonoklasta izan zen; 1921ean katoliko egin zen. Gai asko landu zituen, autobiografikoak gehienak. Haren lan nagusiak: Storia di Cristo (1921), Dante vivo (1933), La felicità dell’infelice (1956), Giudizio universale (1957).