Papin, Jean-Pierre
Frantses futbol jokalaria (Boulogne-sur-Mer, 1963). INF Vichy taldean hasi zen jokatzen, eta Valenciennesen gero, Frantziako Bigarren Mailan. 1985ean Brujas taldeak hartu zuen eta hurrengo urtean Belgikako Kopa irabazi zuen. 1986an Marseillako Olympiquek fitxatu zuen eta harekin Frantziako txapelketako lau titulu irabazi zituen segidan (1989-1992), eta Frantziako Kopa bat (1989). Bost urtez jarraian Frantziako golegile nagusia izan zen. 1992an AC Milan-ek fitxatu zuen eta talde horrekin Italiako bi liga irabazi zituen (1993 eta 1994), Marco van Basten eta Franco Baresi bezalako jokalariekin batera. 1994an Alemaniara joan zen, Municheko Bayern taldean jokatzera, Lothar Matthäusekin besteak beste. Talde harekin 1996ko UEFAko Kopa irabazi zuen. Urte hartan bertan Frantziara itzuli zen, Bordeleko Girondins taldean jokatzera. Europako Kopako bi finaletan parte hartu zuen (1991 eta 1993an), baina ez zuen behin ere irabazi. 1991. urtean Europako jokalari onena izendatu zuten. Nazioarteko 48 partida jokatu zituen Frantziako selekzioarekin, eta 30 gol sartu zituen. 1986an Mexikoko munduko txapelketan, Frantziako selekzioa hirugarren geratu zen.
- papilitis
- papiloma
- papilomatosi
- papilotomia
- Papin, Denis
- Papin, Jean-Pierre
- Papineau, Louis Joseph
- Papini, Giovani
- Papiniano
- papioi
- papiro