Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

papilionido

izond. Zool. Lepidopteroen ordenako izen bereko familiako tximeletez esaten da. Tximeleta mota handiak dira, egunargitakoak. Sei zangoak ondo garatuak dituzte, palpoak aldiz oso laburrak eta atzeko hegoak arantza itxurako isats bat dutenak. Kolorez hori-beltzak izaten dira, baina tarteka orban gorriak, urdinak eta marroiak ere badituzte. Hegoak gora aldera eta elkarren kontra tolestuak edukitzen dituzte geldirik daudenean. Papilionidoetan ezagunena machaon tximeleta da.