Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

papila

iz. Anat. Zenbait ehunetan (larruazalean eta muki ehunetan, batez ere) dauden pikor itxurako ehun masetako bakoitza. Papila mota ugari badira ere hauek dira nagusiak: mihikoak (hauen artean, zaporeak bereizten dituztenak); hortzetakoak (esmaltearen azpian); dermisekoak (epidermisaren hutsunetan sartzen direnak); duodenokoa (Vater-en handitua); bularrekoa (esnea dariona); malko papila (malko hodien irteeran dagoena); giltzurrunetakoak (Malpighi-ren piramiden erpinetan); begikoa (ikusmen nerbioa ateratzen den tokian dagoena); belarrikoa (Corti-ren organo deitzen dena).