Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

papiamento

iz. Karibe itsasoko Curaçao, Aruba eta Bonaire uharteetan mintzatzen den kreolera. Antilletako gazteleratik sortua da, baina portugesaren eta holanderaren eragina ere nabarmena du; gramatika eta sintaxia gazteleran oinarrituak dira, baina harenak baino soilagoak. Ez da hizkuntza ofiziala baina asko erabiltzen da.