Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

papagai

iz. Hegazti igokaria, behatz oratzaileak, moko handi sendoa eta oso kakotua duena, giza ahotsa antzeratzeko gai dena (Psittacula sp.).  v Papagai arrunta (Amazona æstiva). Mokoaren inguruko lumak urdinak, paparrekoak horiak eta gainerakoak berdaxkak dituena. Amazonas ibaiaren inguruko oihanetan bizi da.  v Papagai grisa (Psittacus erithacus). Gorputzeko lumak gris zurixkak, hego-puntetakoak beltzak eta isatsekoak gorriak dituena. 40 cm inguru luze da. Oso berritsua da. Afrikako erdialdean bizi da.  v Papagai isats-luzea (Psittacula longicauda). Isatsean bi luma luze dituena. Gorputzeko lumarik gehienak berdaxkak ditu; hegoen erdialdekoak aldiz urdinak eta haien puntetakoak beltzak. Borneoko uhartean bizi da.  v  Himalaiako papagaia (Psittacula himalayana). Indiako iparraldean bizi dena. Papar-sabelak berdeak ditu, burua beltza, bizkar gaina urdina eta isatsa hori marroixka.