papaberazeo
izond. Bot. Papaberalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Kotiledoi bikoak dira. Gehienek belar egitura dute, bakan batzuek bakarrik zuhaixkena. Hostoak zurtoinaren alde batera eta bestera txandaka edo zurtoinaren oinean arrosa-lorearen antzera antolatuak dituzte. Gehienak lore handia eta lau hostokoa dute, eta fruitua kusku egiturako lehorra, barnean hazi asko duena. Papaberazeo mota batzuk latexdunak alkaloidetsuak dira. 30 bat genero eta 400 bat landare mota biltzen dira papaberazeoen baitan. Ipar hemisferioko lurralde epeletakoak dira. Ezagunenak mitxoleta eta lobelarra dira.