Papagos, Alexandros
Greziar militarra eta politikaria (Atenas, 1883 - Atenas, 1955). Gerrako ministroa izan zen (1935), eta Estatu Nagusiko buruzagi (1936-1940). Greziako armadako burua izan zen italiarren inbasioaren garaian (1940-41), eta alemaniarrek preso eduki zuten 1945. urtea arte. Armadako buruzagi izan zen berriz ere 1949-1951 urteetan. Markosen oste komunistak garaitu zituen 1949. urtean eta Heleniarren Batasuna sortu zuen. Gobernuburu izan zen 1952-1955 urteetan eta monarkia bultzatu zuen.
- papaberina
- Papadiamandis, Alexandros
- Papadopulos, Georgios
- papagai
- papagaitxo
- Papagos, Alexandros
- papaia
- papaiazeo
- papaina
- papaiondo
- papaiotina