papaberina
iz. Farm. Opioaren alkaloideetako bat. Hauts erako kristaltxo zurietan agertzen da eta disolbatzaile organiko batzuetan (kloroformo, anilina, azido azetiko, alkohol bero…) urtzen da, baina ez uretan. Opiotik edo sintesi bidez lortzen da. Klorhidrato eran odol hodiak zabaltzeko tasuna du, eta hipertentsioa tratatzeko erabiltzen da.