Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pantaila

iz. Irudiak proiektatzen diren xafla modukoa.  v  Elektr. Katodo izpiez osatutako hodi baten gainaldea, behar bezala babestua dagoena, eta irudiak erakusten dituena.  v Pantaila elektrostatikoa. Hutsik dagoen espazio bat inguratzen duen gainazal eroalea, eta kanpoaldeko karga elektriko batek sortutako edozein nahastura galarazten duena. Hori gertatzen da oreka elektrostatikoan dagoen eroale baten barnean eremu elektrikoa zero delako. Izatez ez da guztiz premiazkoa kutxaren paretak erabat itxiak izatea; nahikoa da metalezko sare bat, burdin hesi bat bailitzan. Hori dela eta, pantaila elektrikoa Faraday-en kaiola deitu ohi da.  v  Fluoreszentzia pantaila. Katodo izpidun hodietan fluoreszentzia gaiez estalita duen gainazala, elektroi multzoek bere gainean jotzean argitzen dena.  v Pantaila efektua. Fis. Atomoaren guneko kargak sortzen duen eremu elektrikoa neurri batean bederen atomoaren kanpoaldeko elektroiek sortzen dutenak berdindua izatea.