panpsikismo
iz. Errealitate ororen jatorri eta oinarria psikikoa dela eta izate edo esistentzia psikiko anitzek osatua dela dioen teoria. Panpsikismoaren aitzindaria Leibniz izan zen; haren teoriaren arabera mundua energia-atomo psikikoez osatua da eta, beraz, atomo horiek osatuak diren izateek, izate orok, izpiritua eta tasun psikikoak dituzte.