Mit. Indiako elezaharretako pertsonaia, Hastinapura herrialdeko errege eta Pandaven aita. Panduk erregetza lortu zuen baina bere kargua utzi zion Dhrtarastra anaiari. Brahman batek maitasun atseginik ez izateko madarikazioa bota zion, baina Madri-z maitemindu eta hil egin zen.