Panatenea
(Gr. Panathenaea). Antzinako greziarren erlijio jai handia, lau urtean behin Atenasko hirian ospatzen zena. Abuztuaren erdialdean egiten zen eta animalien sakrifizioak egiten ziren Atenea Atenasko hiriaren jainkosa babeslearen omenean. Olinpiar Jokoen pareko jaiak ziren, eta musika eta olerki emanaldi handiak antolatzen ziren.