Pancorbo
Gaztelako ipar-mendebaleko hiria, Burgosko herrialdean, izen bereko arroilaren ondoan, Oroncillo ibaiaren ertzean. 641 biztanle. v Historia. Beron zelten Antecubia izeneko gunea zen erromatarren garaian eta Arabako lurrei eta Nafarroako erresumari loturik egon zen luzaroan. Pancorboko ordezkariek XV. mendea arte parte hartu zuten Arabako Batzar Nagusietan.