palisandro
iz. Dalbergia generoko zuhaitz mota batzuetatik ateratzen den zura, astuna eta oso gogorra, zurgintzan oso aintzat hartua. More-arrea edo txokolate kolorekoa izan daiteke. Palisandroa jakaranda (Dalbergia nigra) izeneko zuhaitzetik eta guaiabo izenekotik ateratzen da batez ere. Brasilgo eta Hondurasko palisandro zura dira ezagunenak.