Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

palinodia

iz. Aurrez esandakoa jendaurrean zuzentzea.  v  Lit. Estesikoro greziar poetak Palinodia izena jarri zion berak idatzitako poesia bati; horretan Helena eta Paris-en arteko maitasun harremanen kontra egindako epaian atzera egiten zuen. Harrezkero, aurrez emandako iritzi batean atzera egiteko gaia erabiltzen zuten poesia eta abestiei palinodia izena eman zitzaien. Maitasunezko poesietako atzera egite hori itxurazkoa eta ironikoa izaten zen askotan eta ez benetakoa.