Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

palinpsesto

iz. Antzinako paper bildukina edo kodizea, gainaldean ikusten den idatziaren azpian beste idatzi bat, ezabatua edo ia ezabatua, izaten duena. Palinpsesto aipagarrienak XII. mendea baino lehenago idatzitakoak dira. Pergamino urri zegoelako edo orri beraren gainean aurrekoa ezabatu eta orri berean testu berria idaztea beste orri bat prestatzea baino merkeagoa zelako eginak dira gehienak.