Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

palinurido

iz. eta izond. Zool. Dekapodoen ordenako izen bereko familiako oskoldunez esaten da. Palinurido guztiek bizkarraldea biribildua eta kanporako antenak sendo luzeak dituzte, baina familia horretan biltzen diren bi generoetako (palinuroak eta panuliroak) oskoldunek beren ezaugarri propioak ere badituzte. Palinuroek mutur motza eta hiruki formakoa dute; antena txikietako luzakinak laburrak dituzte. Paniluroek, berriz, muturrik ez dute eta antena txikietako luzakinak luzeak dituzte. Neurriz, palinuroak handiagoak dira (30, 50 eta 75 cm luze ere egin daitezke) panuliroak baino (40 cm gehienez). Palinuridorik ezagunena otarraina da.