Palestina Askatzeko Erakundea
(PAE). 1964. urtean Jerusalemen sortu zen erakunde politikoa, palestinar herriaren eskubideen alde borrokatzeko. Erakundeak palestinar estatu demokratiko eta laiko bat ezarri nahi du, eta Israelgo estatuaren desagertzea eskatzen du. 1969. urtetik Yasser Arafat da erakundearen presidente. 1974. urtean NBEko behatzaile gisa onartu zen, eta 1976. urtetik, berriz, Arabiar Ligako eta herrialde ez lerrotuen kide da. 1979. urtean Egiptok eta Israelek 1978. urtean sinatutako Camp David bake hitzarmena gaitzetsi zuen. 1987. urtean, erakundeak deituta, Intifada sortu zen, Israelen aurkako protesta ekinaldi etengabea. 1988. urtean PAEk palestinar estatu burujabe baten sorkuntza aldarrikatu zuen Mendebaleko Ertzean eta Gazako lurraldean, eta nolabait Israelen izatea onartu zuen. 1991. urtean Madrilen egin zen Bake Jardunaldian parte hartu zuen, eta 1993. urtean, Yasser Arafatek eta Isaac Rabinek, Israelgo Lehen Ministroak, Palestinaren autonomia lortzeko akordioa izenpetu zuten, PAE erakundearen barruan tirabira gogorrak sortu dituena.
- paleozoologia
- Palermo
- Pales
- Palestina
- palestinar
- Palestina Askatzeko Erakundea
- Palestrina, Giovanni Pierluigi da
- paleta
- pali
- palier
- paliera