Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pali

iz. Hizkl. Antzinako indoariar hizkuntza, jatorria Indiako iparraldean duena, eta budismoaren Theravada (“Zaharren bidea”) errituan erabili ohi zena. Sanskritoarekin eta antzinako beste indoariar hizkuntzekin badu lotura, baina ezin da esan haien ondorengoa denik. Budak bere irakaspenak jakinarazteko sanskritoa erabili nahi izan ez zuenez gero, budismoak pali hizkuntza ezagutarazi zuen. Horrela, K.a. III. mendean Indiatik Sri Lankara ahoz zabaldu ziren budismoaren erlijio irakaspenak pali hizkuntzan idatzi ziren K.a. I. mendean. Ondorengo mendeetan, Tipitaka budismoaren testu bildumen bidez (sanskritoz, Tripitaka), Birmania, Thailandia, Kanbodia, Laos eta Vietanameraino zabaldu zen palia. Indiako leku gehienetan XIV. mendean galdu zen, eta zenbait tokitan XVIII. menderaino iraun zuen.