Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paleografia

iz. Antzinako idazki eta idazkerak aztertzen dituen jakintza.  v Antzinako idazkerak eta eskuizkribu zaharrak aztertuz, nongoak eta noizkoak diren zehaztea eta horien grafia edo sinboloak ezagutuz esanahia argitzea, interpretatzea eta gaurko idazkerara aldatzea da paleografiaren eginkizuna. Era guztietako alfabetoak eta idazkerak ditu aztergai eta beste alor batzuk biltzen ditu bere barnean; adibidez, kodigologia (kodize edo liburu zaharrak aztertzen dituena), papirologia (papiroak aztertzen dituena), epigrafia (harrian edo metaletan egindako idazkerak), diplomatika eta musikologia, besteak beste.