Paleogeno
Geol. Tertziarioko edo Zenozoikoko lehenengo partea, orain dela 65 milioi urtetik duela 35,6 milioi urtera bitartean hedatu zenaz. Hiru alditan banatzen da: Paleozenoa, Eozenoa eta Oligozenoa. Garai hartan (orain 65 milioi urte) dinosauroak desagertuak ziren, eta hegaztiak eta ugaztunak ugaltzen hasi ziren. Kontinenteak gaurko itxura hartzen hasi ziren pixkanaka, eta litosferako plakek elkar jo eta bata bestearen gainean jartzean mendiak sortu zituzten.