Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paiute

edo piute. iz. Ipar Ameriketako izen bereko bi herri indiarretako kidea. Paiute herriak shoshoni herriaren familiakoak dira. Uto-azteka familiako hizkuntza bat erabiltzen dute eta XIX. mendea arte egungo Estatu Batuetako hego-mendebalean bizi ziren. Hegoaldeko paiuteak Utah, Arizona, Nevada eta Kalifornia arteko lurretan bizi ziren eta erreserbetan itxi zituzten XIX. mendean Estatu Batuetako agintariek, kolonizatzaile zuriekiko liskarrik gabe ia. Iparraldeko paiuteak Nevada, Oregon eta Kaliforniako estatuen artean bizi ziren aldera zabaldu ziren. 1840tik aurrera, kolonizatzaile eta meatzari zurien aurkako borrokan jardun zuten eta guztiz menderatu zituzten 1874an. 4.000 paiute inguru dira gaur egun.