Paisiello, Giovanni
Italiar musikagilea (Taranto, 1740 - Napoli, 1816). Gaztetan eliza musika idatzi zuen batik bat, baina opera bufoarekin zuen zaletasunaz jabeturik, 1764. urtean lehen opera idatzi zuen Boloniarako, Il mondo a rovescio (Mundua hankaz gora). Katalina II.aren kapera maisu izan zen San Petersburgon (1776-1784), eta han idatzi zuen opera nagusia, Il Barbiere di Siviglia (1782, Sevillako bizargilea), Giuseppe Petroselliniren libretoan oinarrituta. 1784-1799 urteetan Fernando IV.aren musika zuzendaria izan zen Napolin hamabost urtez. Aldi hartan idatzi zituen operarik hoberenak. Aipagarriak dira, besteak beste, La Molinara (1788) eta Nina (1789). 1802. urtean Napoleonek Parisa gonbidatu zuen eta gorteko musika zuzendaritzaz arduratu zen. Parisko entzuleek, hala ere, ez zuten ondo hartu 1803. urtean idatzi zuen Proserpine opera. Napolira itzuli zen eta José Bonaparte eta Joachim Muratentzat lan egin zuen 1815. urtea arte. Piccini eta Cimarosa operagileen lehiakide izan zen. Ehun opera baino gehiago idatzi zituen. Aipatuez gainera, ospetsuak dira: La serva padrona (1769); Don Chisciotte (1769); Achile in Sciro (1778), eta Didone abbandonata (1794). Intermezzoak ere idatzi zituen, eliza musika (40 meza, Te Deum, pasioak) eta musika tresnetarako lanak (hamabi sinfonia, kontzertuak, kuartetoak eta sonatak).
- pairatze
- pairu
- pairutsu
- pairutsuki
- paisaia
- Paisiello, Giovanni
- Paisij
- Paisley, Ian Richard
- paita
- paitela
- paiute