Pajou, Augustin
Frantses eskultorea (Paris, 1730 - Paris, 1809). Jean-Baptiste Lemoyne eskultorearen ikaslea izan zen eta Madame du Barryrentzat lan egin zuen. 1748. urtean Erromako eskultura saria irabazi zuen eta Italian bizi izan zen hamabi urtez. Versaillesko Operako eskulturazko apaindura egin zuen (1768-1770 urteetan). Gizon ospetsu batzuen irudiak egin zituen Luis XVI.ak eskatuta (Descartes, Pascal, Bossuet). Errege Jauregiko patioa zizelatu zuen Parisen. 1788. urtean Parisko Fontaine des Innocentes bukatzeko lana eman zioten, J. Goujon-en estiloaren arabera egin zuena. Psyché abandonnée (1791) da Pajou-ren estatuarik ezagunena.