Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pafos

(Gr. Paphos). Zipreko mendebaleko antzinako bi hiriren izena.  v  Pale-Pafos. Feniziarrek K.a. X. mendean sortu zuten hiria. Lurrikara batek suntsitu ondoren, Augusto enperadoreak berriro eraiki zuen, eta Sebaste izena eman zion. Afroditaren ohoretan eraikitako tenplu bat dago han.  v  Nea-Pafos. Helendarren garaian eraiki zuten antzinako Pafos-tik 15 kilometrotara. Erromatarren eskuetan egon zen bitartean merkataritzagune garrantzitsua izan zen, eta uharteko hiriburua izan zen IV. mendea arte. Arabiarrek bipildu zuten 960. urtean.