Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paestum

Antzinako Greziako kolonia, akaiarrek Italiako penintsulan K.a. VI. mendean sortua. Italiako Salernoko probintzian aurkitzen da. Erromatarren garaian, erromatar kolonia bihurturik, garrantzi handia izan zuen. Baztangaren ondorioz, ordea, hango biztanleek alde egin behar izan zuten. K.a. VI. mendeko Demeter eta Paseidonen tenpluak gorde dira.