Paflagonia
(Gr. Paphlagonia). Antzinako lurraldea, Asia Txikiko ipar-mendebalean, Itsaso Beltzaren eta Galaziaren artean. Hiri nagusiak: Sinope, Gangra, Aurisos eta Amastris. v Historia. K.a. VII. mende inguruan, Greziarrek koloniak sortu zituzten Paflagoniako itsasertzean. K.a. 546. urtean Persiako inperioaren mende geratu zen. Alexandro Handiak menderatu zuen K.a. IV. mendean eta haren ondorengo Seleuko I.a hil zenean, erreinu burujabe izan zen. K.a. I. mendean, liskarrak izan zituen Pontoko erreinuarekin, eta K.a. 72. urtean erromatarrek hartu zuten; hasieran Bitiniako probintzian sartu zuten lurraldea eta gero Galaziakoan. Behe Inperioaren garaian, erromatar probintzia bilakatu zen Paflagonia.