Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paez

iz. Kolonbiako hegoaldeko mendi eta goi ordokietan, Magdalena eta Cauca ibaien arteko lurretan, bizi den izen bereko herri indiarreko kidea. 60.000 lagun inguru ziren 1970. urtean. Herri nekazaria da eta patata lantzen dute nagusiki, baita kafea eta garia ere. Burdina, urrea eta kobre meatzeak aurkitu zituzten paez herriaren lurraldean konkistatzaile espainiarrek. Txibtxa familiako hizkuntza bat erabiltzen dute eta beren kultura eta ohiturak gorde dituzte XX. mendea arte. Poligamoak dira baina monogamia sarrarazi du haien artean kristau eliza katolikoak azkenaldi honetan.