Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

P’o-yang

(Txin. P’o-yang Hu). Txinako erdi-hegoaldeko aintzira, Kiangsi-ko herrialdearen iparraldean, Yangtze ibaiaren hegoaldean. 5.000 km2. Gorabehera handiak izaten dira negu (lehorte sasoia) eta uda (euri sasoia) artean; 8 m jaisten da aintziraren maila neguan. Aintziraren iparraldeari Lohsing izena ere ematen zaio, eta Tzu-t’ing edo Kung-t’ing hegoaldeari. Kan ibaiak isurtzen du ura bertan.