p
Euskal alfabetoaren hamazazpigarren letra. v Latineko post preposizioaren laburdura, post data (p.d.), post meridiem (p.m.) eta gisako esapideen laburduretan erabiltzen dena. v Biol. Letra larriz, aitaren belaunaldia adierazten du: P1, aitaren belaunaldia; P2 aitonen belaunaldia,… v Fis. Potentziaren sinboloa. || Pisuaren laburdura. v Kim. Letra larriz, fosforoaren sinboloa. || Kimika nuklearrean, protoiaren sinboloa. v P motako nukleoa. Elektr. Erdieroale baten nukleoa, akats elektronikoak (hutsune positiboak) sorrarazten dituzten nukleo desegokizko osagaiak dituena. v P elektroia. Atomoaren nukleoaren inguruan P geruzan kokatzen den elektroia. Esate baterako zesio-atomoak elektroi bakarra du geruza horretan, torio-atomoak berriz mota horretako 10 elektroi ditu; geruza hori ordea, ez da inoiz osaturik ageri ezagutzen diren elementu kimikoetan. v Fis. Atomoaren inguruan biraka ari diren elektroien seigarren energia mailak hartzen duen izena.