Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ozeanitido

izond. Zool. Prozelariformen ordenako izen bereko familiako hegaztiez esaten da. Hidrobatido izenez ere ezagutzen dira. Itsas hegaztiak dira. 14-25 cm luze izan daitezke. Hegaztiek dituzten bi arnas-hodiak mokoaren gainean eta elkarri erantsiak dituzte. 19 hegazti mota biltzen dira ozeanitidoen familian. Ezagunena ekaitz-txoria da.