ozeano
iz. Lurrazalaren hiru heren inguru estaltzen dituen ur gazizko eremu handia. || Eremu hori banatzen den zati handietako bakoitza. v Ozeanoa itsas zabaleko ur eremu handia da. Lurrazalaren % 71 estaltzen du itsaso eta ozeanoetako urak. Hauek dira lurreko ozeano handiak: Ozeano Barea, denetan handiena (165.715.490 km2); Ozeano Atlantikoa (81.765.800 km2); Indiako ozeanoa (73.441.960 km2); Artiko ozeanoa edo Boreala, Ipar buruan dagoena, eta Antartiko ozeanoa edo Australa (Antartikako kontinente gainean pilatuta dauden ur masaz osatua). Hala ere, ozeanoek osotasun bat eratzen dute, elkarrekin loturik baitaude. v Ozeanoen banaketa. Kontinente gehienak ipar hemisferioan daudenez, ozeanoetako ur gehiena hego hemisferioan dago bildua.