Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

otxar

iz. Bot. Errubiazeoen familiako zenbait belar landareren izena. Baia egiturako fruitu beltz mamitsua, ale banakotan edo bikotean antolatua eta bost hostoko lore horiak izaten dituzte.  v Baso-otxarra (Rubia peregrina). Zurtoin igokaria, erztuna, latza eta arantzatsua duena, 30-130 cm luzea. Arrautza itxurako hosto larrukarak izaten ditu. Baso eta sasi artean edo landu gabeko sailetan hazten da.  v Tindu-otxarra (Rubia tinctorum). Sustrai sendo gorrixka, zurtoin zuzen arantzaduna eta lantza itxurako hosto zabalak dituena. Fruitu txiki beltzaranak izaten ditu; kolore-emaileak egiteko erabili izan dira.