Otway, Thomas
Ingeles antzerkigilea (Trotten, 1652 - Londres, 1685). Oxforden egin zituen ikasketak. Antzezlea izan zen baina ez zuen arrakastarik izan. Racine-ren Titus and Berenice (1676, Tito eta Berenize), Molièreren A Farce Called the Cheats of Scapin (1676, Scapin-en Iruzurrak Izeneko Farsa) eta Shakespeareren Romeo eta Julieta (1679, The History and Fall of Caius Marius - Kaio Marioren Historia eta eroraldia) egokitu zituen. Shakespeare-ren eta Elisabet erreginordearen garaiko antzerkiaren eragina izan zuen. Neurtitzetan idatzitako tragediak landu zituen. Antzerki lan nagusiak: The Orphan, or The Unhappy Marriage (1680, Umezurtza, edo Zorigaiztoko Ezkontza), Venice Preserved, or a Plot Discovered (1682, Venezia salbatua, edo agerian jarritako azpilana), The Soldier’s Fortune (1681, Soldaduaren zoria), The Atheist (1684, Jainkogabea).