Otegi Mondragon, Arnaldo
Gipuzkoar politikaria (Elgoibar, 1958). Filosofia eta letretan lizentziaduna da. ETA politiko-militarreko kide izan zen, eta sei urte eman zituen kartzelan, Luis Abaitua enpresarioaren bahiketan parte hartu izateaz akusatuta, besteak beste. 1990ean atera zen espetxetik. 1995tik aurrera ezker abertzaleko legebiltzarkidea izan zen. 1997an, Herri Batasunaren Mahai Nazionala ETAren bideo bat zabaltzeagatik espetxeratu zutenean, bera bilakatu zen koalizioaren bozeramaile. 1998ko irailean, Lizarrako Itunaren sinatzaileetako bat izan zen. 2003an, Batasuna legez kanporatua izan zen Espainian, baina Otegik ekintza publikoetan parte hartzen jarraitu zuen. Izan ere, taldea legez kanpo uzteak ez zekarren taldeko kideen eskubide indibidualen deusteztapena. 2004an, Anoetako Belodromoan, euskal gatazkari irtenbidea emango zion Elkarrizketa Mahai bat sortzeko proposamena egin zuen. 2006ko bake prozesuan, Batasunak Negoziazio Taldeko kide izendatu zuen, eta hainbat elkarrizketa izan zituen PSE-EE eta EAJko kideekin. 2006ko apirilean, ordea, 15 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten, urte batzuk lehenago Argalari eginiko omenaldi publiko batean borroka armatua goraipatzeaz akusatuta. 2007ko ekainetik 2008ko abuztua arte egon zen kartzelan.
- otatxori
- otatza
- Otazu
- ote 1
- ote 2
- Otegi Mondragon, Arnaldo
- Oteitza
- Oteitza
- Oteitza-Berriobeiti
- Oteiza Enbil, Jorge
- Oteiza