ote 1
iz. Zuhaixka abartua, hostoak arantza bihurturik dituena, lore hori usaintsuak ematen dituena (Ulex sp.). || ote beltz. Ulex minor. || ote zuri. Ulex europaeus. v Ote zuria (Ulex europaeus). Adartsua eta arantza askokoa, 4 m inguru luzea. Lore hori ilunak, urrintsu samarrak, 14-18 mm luzeak eta mordo txikietan eratuak izaten ditu. Arrautza itxurako fruitu beltz iletsua du. v Ote beltza (Ulex minor). Ote zuriak baino lore txikiagoak dituena. Hark baino adar eta arantza gehiagoko zurtoina izaten du; arantza bigunagoak izaten ditu, ordea. Metro betea baino luzeago ez da izaten.