Otaño Mikeliz, Jose de
Nafar elizgizona, irakaslea eta organo-jotzailea (Lerga, 1898 - Hernani, 1936). Bizkaian, Segovian eta Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa) egin zituen apaiz ikasketak. Bilbo izan zuen lehen jomuga eta Parisa joan zen 1926. urtean Rue de la Pompe elizako organo-jotzaile eta musikako arduradun izateko. Tolosara itzuli zen Parisen zituen kargu berberak izateko. Donostiara joan zen Gerra Zibila hasi zenean baina atxilo hartu zuten frankistek eta Ondarretako espetxera eraman zuten. Handik gutxira fusilatu zuten, beste zazpi apaizekin batera, Hernaniko hilerriko hormen aurrean.