Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Otamendi Olaskoaga, Miguel Antonio

(«Larraburu» deitua). Gipuzkoar bertsolaria (Oiartzun, 1829 - Oiartzun, 1876). Xenpelar eta Ardotx izan zituen bertso lagunak. 1869an, San Inazio bezperan, Ardotx bertsolariarekin bertsotan ari zela, eztabaida bat izan zuten. Ardotxek harri batez jo zuen buruan Otamendi eta zauritua utzi zuen. Harrezkero, burutik nahastua bizi izan zen hil arte. Ezagunak dira gertakizun horiek kontatuz jarri zituen bertsoak, Barka zaizkiguzu gure zorrak… izenburukoak. Antonio Zavalak bildu zituen haren bertsoak eta ibilaldiak eta Larraburu, Lexoti ta Balentin bertsolariak (1973) izenburuko liburuan argitaratu zituen.