Otaola Mugerza, Regina
Gipuzkoar politikaria (Eibar, 1952). Zuzenbidean lizentziaduna da. 1995tik Eibarreko Alderdi Popularreko bozeramalea izan zen. 1999tik Talde Popularreko kidea da Gipuzkoako Aldundian, Deba-Urola hautes-barrutitik. 2007ko udal hauteskundeetan, bere alderdiko alkategaia izan zen Eibarren. Taldeak zinegotzi bakarra lortu zuen, Otaola bera. Bere alderdiaren erabakiz, ordea, Otaolak Eibarko zinegotzi agiriari uko egin eta Lizartzako alkatetza onartu zuen. Urte hartan, Alderdi Popularra izan zen Gipuzkoako udalerri horretan hautagaitza aurkeztu zuen alderdi bakarra. Izan ere, Lizartzako ezker abertzaleko hautagaitza legez kanporatua izan zen, eta Euzko Alderdi Jeltzaleak boto zuria eskatu zuen, Alderdi Popularrak alkatetza lortzea eragozteko, legeak baliozko botoen %5 izatea eskatzen baitu, hautagai bat alkate izendatua izan ahal izateko. Aralarrek eta Eusko Alkatasunak ere boto zuria eskatu zuen. Alderdi Popularrak 27 boto lortu zituen, emandako boto guztien %7,6 eta baliozko botoen %15,98. Euzko Alderdi Jeltzaleak, berriz, botoen %40, eta ezker abertzaleak, boto baliogabea eskatu baitzuen, botoen %52,39. Abstentzioa %39,26koa izan zen. Era horretan, Alderdi Popularrak Gipuzkoako herri bateko alkatetza lortu zuen lehen aldiz historian.
- Otano
- Otaño Barriola, Pedro Maria
- Otaño Egino, Nemesio
- Otaño Mikeliz, Jose de
- Otao
- Otaola Mugerza, Regina
- otar
- otardi
- otaria
- otarido
- otarrain