Orosio, Paulo
Historialari, teologo eta apologista kristaua (Braga edo Tarragona, 390 - ? ). Apaiz egin eta 414an Hiponara joan zen; han Agustin santuaren jarraitzaile izan zen eta liburu bat idatzi zuen priszilianismoaren aurka: Conmonitorium ad Augustinum de errore Priscillianistarum et Origenistarum. 415ean Agustin santuak Palestinara bidali zuen pelagianismoari aurre egin ziezaion; heretikotzat salatu zuen Pelagio eta pelagianismoaren aurkako liburu bat idatzi zuen: Liber apologeticus contra Pelagianos. 416ean Hiponara itzuli zen eta Agustin santuak kristautasunaren aldeko historia liburu bat idatz zezala agindu zion; hala idatzi zuen bere idazlanik garrantzitsuena, Historiarum libri VII adversus paganos. Liburu horrek ospe handia izan zuen Erdi Aroan eta hizkuntza askotara itzuli zen.
- Oronoz-Mugairi
- Orontes
- Orontze
- Oronz
- Ororbia
- Orosio, Paulo
- orotar
- orotariko
- orots
- Orotz-Betelu
- Orotz-Betelu