Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ororbia

Nafarroako Oltza udalerriko kontzeju eta herriburua. 378 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XX. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarriak dira XIV-XV. mendeetako San Julian parrokia eliza gotikoa (XIII. mendeko kanpandorre eta bataitegi zistertarra, XVI. mendeko alboko erretaulak), Arga ibaiaren gaineko zubia eta XVI-XVII. mendeetako etxeak.