Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orontze

Nafarroako udalerria (Zangozako merindadea). Oronz du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Ezkaroze; ekialdean, Bidankoze; mendebalean, Eaurrieta; hegoaldean, Espartza. Garaiera, 731 m. 10,93 km2. 1999ko datuen arabera, 60 biztanle (oronztarrak. Zaraitzu ibaiak igarotzen du udalerria. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago. Euskara, ekialdeko behe-nafarrera, XX. mendearen erdialdean galdu zen. Laborantza (garia, garagarra, patata) eta abere hazkuntza (ardi, behi eta zaldi azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak (langileen % 60). Arteari dagokionez, aipagarria da XIII. mendeko Kosme eta Damian santuen parrokia eliza (XIV. mendeko gurutze gotikoa, XV. mendeko areto gotikoa, XVII. mendeko erretaula).  v Historia. 1846. urtean bihurtu zen udalerri Orontzeko herria.