Oron
(Gaur egun Oroncillo). Gaztelako ipar-ekialdeko ibaia (Bureba, Burgos). Fuentebureban sortzen da eta Miranda de Ebro-tik hurbil isurtzen du ura Ebro ibaian. Pancorbo-ko arroilatik igarotzen da. v Orongo gudua. 816. urtean, Kordobako emirraren osteak, Abd-al-Karim buruzagiak gidatuak, eta Ludoviko Pio-ren aginduetara ziharduen Iruñeko jaun Velascoren armada aurrez aurre ezarri zituen gudua, Oron ibaiaren ertzean (Miranda de Ebro-tik hurbil). Musulmanak nagusitu ziren, eta galera handiak izan ziren nafarren artean, baina arabiarrak ez ziren Oron ibaiaz bestaldera igaro, euskaldunek asturiarrengandik jasotako laguntzari esker.