Orkoien
Nafarroako udalerria (Iruñeko merindadea). Orcoyen du izen ofiziala. 2008ko datuen arabera, 2.947 biztanle. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Euskara XX. mendearen hasieran galdu zen. Industria (automobilgintzarako gaiak, fundizioa) da ekonomia jarduera nagusia. Arteari dagokionez aipagarriak dira XIII. mendeko jatorria duen San Migel eliza, Gurutze Zuria izenaz ezagutzen den harrizko gurutze gotiko-Errenazimentukoa eta Xulapain ibaiaren gaineko Erdi Aroko zubia.