Orkomeno
Antzinako Greziako hiria (Beozia), gaur egun lehorturik dagoen Kopais aintziraren ondoan. Elezaharretako miniarren hiriburua zen. Greziako hiri zaharren eta aberatsenetako bat eta Beoziako hiri nagusia izan zen K.a. VIII-VI. mendeen artean. Mediar gerretan persiarren alde jokatu zuten bertakoek. Arian-arian Tebas nagusitu zen; bi hirien arteko etsaigoa haziz joan zen harik eta K.a. 364. urtean tebastarrek suntsitu zuten arte. Geroago behin eta berriro tebastarren erasoak jasan behar izan zituen. Mazedoniako Filipo II.ak berreraiki zuen arren erromatarren garaian erabat galdu zen. v XIX. mendean H. Schliemann-ek abiarazitako lanei esker, Neolitoko eta Brontze Aroko aztarnategi garrantzitsuak agertu dira.