Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

organum

iz. Mus. VIII-XIII. mende bitarteko polifonia, gordetzen den zaharrena, eta kantu lauaren doinu batean oinarritzen dena. Lan aipagarrienak 1200. urte inguruan Leoninek eta Pérotinek idatzi zituztenak dira. Liturgia zati bat izaten zuten, tenor izenekoa, eta kontrapuntuzko zati bat edo gehiago (duplum, triplum, quadruplum).