Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

organometaliko

izond. Kim. Beren molekulan metal atomo bat duten gai organikoez esaten da. Alkohol edo fenol erroaren eta metal baten loturaz osatuta daude. Ezinezkoa gertatu da etileno erroez gai horiek sortzea. Ia metal guztiak erabil daitezke gai hauek eratzeko, zinka, magnesioa, merkurioa eta beruna adibidez. Metalen atomo masa eta balentzia finkatzeko erabiltzen dira. Isurkariak dira, eta horietako asko oso pozoitsuak. Batzuek sua eta leherketak eragin ditzakete, batez ere trietilaluminioak. Gai horiek izendatzeko metalaren izena eta horri lotutako erroarena aipatzen dira; esate baterako, zink dietiloa [Zn(C2H5)2], merkurio difeniloa [Hg(C6H5)2].